Zubimusuko ikasleek Azoka Solidarioan lortutako irabaziak, Caritas erakundearentzat

Zubimusu Ikastolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleen eskutik jaso du oraingoan laguntza Caritas erakundeak. Apirilean egindako azoka solidarioan lortutako irabaziak Caritasi ematea erabaki dute neska-mutilek.

 

Erakundearen izenean, Hilario Urdanpilletak jaso du bildutako dirua, 250 eurotik gora.

Elkartasunari bide emanez, apirilean egin zuten azoka ikasleek etxeko jostailu, liburu eta gainerako artikuluak salmentara ateraz. Ekimenak helburu bikoitza du. Batetik beharrean daudenei laguntzea eta bestetik, artikuluak berrerabiltzeko aukera eskaintzea.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!