Indartsu dator hurrengo astea Zizurkilera

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2021ko abe. 30a, 12:19
Urtea hasteko, kultur ekitaldiak izango dira protagonista Zizurkilen.
Asteartean, Bidaibizitzen ikuskizuna izango dugu, 17:00etan hasiko da Atxulondon. Aforoa mugatuta egongo denez, ordu erdiko aurrerapenarekin agertzea komeni da. Larunbatean berriz, kontzertua eskainiko du Iker Laurobak Joxe Arregi plazako estalpean, 22:00etan hasita.
 
Osasun neurriak zainduz, goza dezagun kultura!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!