Zizurkil Goiko Intxaur frontoian egingo da Dantzari Txiki Eguna

Maiatzaren 14rako, larunbaterako, eguraldi txarra iragarrita dagoenez, Zizurkil Goian egingo da Bukalai dantza taldeak Maiatza Saltsanen baitan antolatu duen Dantzari Txiki Eguna.

Arratsaldeko 17:00etan hasiko da emanaldia. Zizurkilgo Bukalai dantza taldeko kideez gain, Oinarri dantza taldekoek, Altzoko dantzariek eta Alurr dantza taldeko kideek bina dantzako emanaldia eskainiko dute. Ondoren, talde guztietako dantzariak elkartu, eta Arin Arin, fandango eta kalejira dantzatuko dute.

Gaueko 22:00etan, Bukalai dantza taldeko kide helduenen txanda izango da. Beraien ardura izango da emanaldiari hasiera ematea, eta, giroa berotu ostean, Alurr dantza taldeko kideek BI PUNTUREN ARTEAN izeneko ikuskizuna eskainiko dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!