Irekita dago Zizurkilgo elkarteentzako diru-laguntzak eskatzeko epea

Zizurkilgo Udalak maiatzaren 20ra arteko epea jarri du herriko kultura, kirol eta euskara elkarteentzat, edo, herrikoak izan ez arren, Zizurkilentzat interesekoak diren jarduerak gauzatzen dituzten elkarteentzat diru-laguntza eskaera egin ahal izateko.

Eskaerak Zizurkilgo Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira: Teodoro Hernandorena 6 helbidean edo Ernio Bidea 9A, behean. Eskaera-orriarekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

- Beste administrazio, instituzio edo entitate publiko zein pribaturen aurrean egindako dirulaguntza eskaeren ziurtagiria.

- Urteko programa edo jardueraren memoria esplikatiboa

- Programa edo jardueraren diru-sarrera eta gastuen aurrekontu zehaztua

- Dirulaguntza eskaerak aztertu eta baloratzeko kontuan izango diren aspektu edo irizpideei buruzko memoria edo dokumentazioa

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!