Ireki da Zizurkilgo Oporretan Euskarazeko begiraleak kontratatzeko deialdia

Apirilaren 22ra arteko epea izango dute hautagaiek Aurrerako udal-bulegoetan izena emateko.

Deialdian parte hartu ahal izateko ezinbesteko baldintzak ondorengoak dira:

  • Zizurkilen erroldatua egotea.
  • 18 urteak beteak izatea edo 2016. urtean betetzea.
  • Euskara ondo menderatzea.
  • Elkarrizketa-talde dinamika gainditzea.

Horrez gain, baloratuko da, behar diren dokumentuak aurkezten badira bakarrik:

  • Denbora Libreko begirale eta zuzendari titulua.
  • Heziketarekin zerikusia duten ikasketa, ikastaro, monografiko...
  • Esperientzia antzeko lanetan.
  • Langabe edo ikaslea izatea.

Elkarrizketa-talde dinamika maiatzaren 6an izango da, arratsaldeko 18:30ean, Pedro Mari Otaño ikastetxean.

Sei begirale kontratatuko dira, eta ekainaren 27tik uztailaren 22ra bitartean egin beharko dute lan. Horrez gain, deialdi honetan hautatuak izaten diren lagunen zerrenda 2017ko uda bitartean antzeko lanetarako sortzen diren beharrei erantzuteko erabiliko du Udalak.

Informazio gehiagorako eta izena emateko Aurrera Plazako Udal Bulegoetara jo edo 943-692495 telefonora deitu (goizez).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!