K 3.200 kg-tik gora hondakin erretiratu ditu Udalak 2023an zehar


Udalak, herriko errekak, ibaiak eta ingurune naturalak babesteko duen konpromisoari eutsiz, 3.269 kg hondakin erretiratu zituen iaz eremu horietatik.

2023an ere, herriko eremu naturalak garbitzen eta zaintzen jarraitu du, eta Urzain Taldearekin lankidetzan, Amasa-Villabonako ingurumenaren osasuna eta biodibertsitatea mehatxatzen duten hondakinak erretiratu ditu eta hauek itsasora heltzea saihestu du.

Besteak beste, Oria ibaiaren ertzak, Aranerrekako ibilbidea, Lasturko atsedenlekua, Antzibarko presa inguruak, hainbat herri-bide bazterretan topatutako hondakin-pilaketak… garbitu ditu. Bertan bildutako hondakinen artean herriko fauna eta florari kalte egiten dioten plastikoak, latak, beirak, gurpilak, toailitak, koltxoiak, obra-hondakinak eta bestelako hondakin kutsakorrak zeuden. Guztiak jaso eta, zegokien edukiontzietan sailkatu eta kudeatu ondoren, Tolosaldeko Mankomunitateak dituen bi garbiguneetara eraman ditu.

2023an hondakin gehienak erretiratu ondoren, 2024an erreka eta naturguneak garbitzeko ahalegin honekin jarraituko du Udalak 2 hilean behin mantentze garbiketa-lanak eginez.

Ekimen honekin Udalak herritarren bizi-kalitatea hobetu eta ingurune naturalak garbi mantentzearen garrantzia azpimarratu nahi du. Era berean, ingurumena errespetatzen duten praktika onak gauzatzea eskatzen die herritarrei.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!