Ia 600 kilo hondakin gehiago jaso dira Oria ibaiaren ertzetan

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2022ko ots. 14a, 13:37

Amasa-Villabonako udalak herriko ibai, erreka eta erreka inguruetako naturguneak garbitzen jarraitzen du Urzain Taldea-rekin duen lankidetzaren bidez. Lankidetza honen bidez, Urzaineko langileek garbiketa lanak egiten aritzen dira hilabetero astebetez. Oraingoan 2021eko abenduan (8. astea) eta 2022ko urtarrilean (9. astea) egindako garbiketa lanen emaitzak argitaratu dira. 

Garbitutako eremua: Oria ibaiaren ibilgu osoan zehar. SACEM paretik, Agaraitz industriguneraino, batipat ibaiaren eskuinaldean (Villabonako ibaiertzean).
 
Jasotako hondakinak sailkatuta:
 
* PLASTIKOA (30L-ko 35 Zabor Poltsa): 40,745 Kg
* PLASTIKO BOTILAK (96 Botila): 3,615 Kg
* PLASTIKO GOGORRA: 170,265 Kg
* PAPERA: 6,710 Kg
* BEIRA (25 beirazko edukiontzi): 5,580 Kg
* ERREFUSA: 32,215 Kg
* ARROPA: 84,555 Kg
* METALA (146 Lata): 56,980 Kg
* EGURRA: 53,980 Kg
* ERAISPENEKO-OBRA HONDAKINAK: 0,700 Kg
* HONDAKIN ELEKTRONIKOAK: 14,720 Kg
* NEUMATIKO/KAUTXO HONDAKINAK (4 Kotxe gurpila): 33,325 Kg
* PILAK (102 Pila): 2,265 Kg
* POLIESPANA: 0,420 Kg
* MUSUKOAK (31): 0,155 Kg
* TOALLITAK (± 4.229): 42,290 Kg
* BESTE BATZUK: 32,125 Kg
 
BILKETA OSOA: 580,645 Kg
 
Bildutako material guztiak, (beti bezala) dagozkien edukinontzietan sailkatuta, kudeatu dira Tolosaldeko Mankomunitateak dituen bi Garbiguneetan.
 
Udalaren eta Urzain Taldearen lankidetzaren bidez Amasa-Villabonako ibai eta erreka ertzeetako garbiketa lanak hasi zirenetik (2021eko apiriletik) 6.178.000 kilotik gora hondakin jaso dira, itsasoan amaituko ez duten 6 Tona hondakin. Beraz, udaleko ingurumen sailak hileroko garbiketa lan hauekin jarraitzeko konpromisoa hartzen du, gutxienez 2022. urte osoan zehar.  


Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!