2015. urtean Elkarteko bi abesbatzek –Txintxarri Txikik eta Txintxarrik- egin dituzten ekintzak eta diru kontuak aztertu eta onartuko dira. Urte oparoa izan da pasa dena batez ere helduen abesbatzarentzat, Italiara bidaia egin baitzuen uztailean. 2016ari begira bi koruek dituzten aurreikuspenak ere aurkeztuko dira batzar nagusian.
Elkarteko Zuzendaritza Batzordearen zati bat ere berritu egingo da batzar nagusi horretan.
Elkarteko bazkide guztiei batzar horretara joateko dei egiten zaie, eta bide batez, elkarteko bazkide egin nahi izanez gero, koruko kideren batekin harremanetan jarri edota kultur etxeko postontzian eskaera uztea besterik ez da egin behar.