2014. urtean Elkarteko bi abesbatzek –Txintxarri Txikik eta Txintxarrik- egin dituzten ekintzak eta diru kontuak aztertu eta onartuko dira. Eta 2015ari begira bi koruek dituzten aurreikuspenak ere aurkeztuko dira. Besteak beste, Legorretako Elekun abesbatzak Alegian eskainiko duen emanaldia antolatuko du Kultur Elkarteak.
Elkarteko Zuzendaritza Batzordearen zati bat ere berritu egingo da batzar nagusi horretan.
Elkarteko bazkide guztiei batzar horretara joateko dei egiten zaie, eta bide batez, elkarteko bazkide egin nahi izanez gero, koruko kideren batekin harremanetan jarri edota kultur etxeko postontzian eskaera uztea besterik ez da egin behar.