JAI EGUN ARROTZEI INTSUMISIOA

Urriak 12, Hispanitatearen eguna, espainiar estatuko klase kapitalisten eguna, herriaren gartzela den bi koloredun ikurraren apologia sutsuaren eguna, euskal herriak sufrituriko 500 urteko zapalkuntzaren gorazarrea.

Beste behin ere, merkatu nazional bateratu bat sortzeko helburuarekin, identitate propioa duten herriak zapaltzen eta anulatzen saiatzen dira, kultura eta hizkuntza zapalduz zein klase herritarrak esplotatuz. Hainbat izan dira herri honi inposatuak izan zaizkion proiektuak: AHT, LOMCE, ikur arrotzak... Baina ez dira gutxi izan matxinadak ere. Zapaldua garelaren kontzientzia izan eta jarrera intsumitua dutenen sardea gure egiten dugu, zeina espainiar estatua eta bere gestore diren klase kapitalisten bihotzera zuzendua dagoen. Hori dela eta, bandera espainiarra kendu dugu berezko gure instituzioa den Tolosako udaletxetik. Zenbait partido politikok egiten duten identitatearen folklorismo hutsetik haratago, gazteok argi eta garbi utzi nahi dugulako jarrera aktibo eta intsumitua hartu ezean jai dugula. Konfrontazioa bilatu ezean burua makurtu eta inposaketei amen egiterik besterik ez dagoela. Diskurtso politiko makillatu eta aurpegi zuritzeetatik haratago, zapaltzaileak lepotik hartu eta errealitatea errotik aldatu beharra dagoela, hau da, sistema kapitalista heteropatriarkala suntsitu beharra dagoela. Gora Euskal Herria askatuta!!

Tolosako Ernai

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!