Hasi gaitezen eraikitzen

Gaur egun bizi dugun testuingurua ikusirik, garbi ikusten da kapitalismoa, langile eta

herritarren nahien gainetik, gutxiengo baten interesak defendatzen dituen errealitate

bat dela, zapaldu eta zapaltzaileena. Hori jakinik, zapalduak garen heinean ezinezkoa

da gure eta beraien interesak kontrajarriak ez izatea.

 

Gu, askatasuna oinarri, egunero teoria eta praktika berrien bitartez osatu eta indartzen

doan herri boterea gara. Beraiek aldiz, interes pribatu gupidagabeen ekonomia,

kontsumoaren kultura indibidualista eta, finean, herritarron zapalkuntza oinarri duen

sistema baten bultzatzaileak dira. Modu garbi batean eskuak eta hankak lotzen

dizkigun sistema. Gure bizitzak zapaldu eta suntsitzen dituen kaka! Betiko kaka, ostia!

Gazteok ere lehen maila batean jasaten dugu kaka guzti hori. Lana edo hezkuntzatik

hasi eta sexualitateraino.

 

Hala ere, kaka honetan murgildurik egon arren herriaren boterearen argia beti egon da

iraun eta geroz eta argi izpi handiagoak zabaltzen. Honen erakusle dugu Langile

mugimenduren historia. Bai mundu mailan sortu izan diren askapen borrokekin; baita,

eta bereziki; gure herrian emandako borroketan Euskal Langile Herriak eduki duen

nagusitasun eta garrantziarekin.

 

“Nahiz eta zakurrek zaunka egin iraultzaren trenak aurrera darrai” esaldiak oso ongi

deskribatzen du gure historia. Hala ere, garbi dago zaunka egiteaz gain trenari

oztopoak jarri eta beraien iluntasuna zabaltzen saiatuko direla.

Gaur egun horrelako egoera batean aurkitzen gara. Euskal Langile Herriaren eta

munduko herri guztien askapenerako bidea zapuztu eta erasotzen ari diren unean.

Soilik begiak ixten dituenak ez ditu ikusten herritarren aurka doazen pribatizazioak,

gazteon prekarizazioa, emakumeon zapalkuntza, amalurraren aurka doazen proiektu

ustelak eta abar luze bat.

 

Baina eraso guztien gainetik Euskal Langile Herriaren erresistentziak tinko irauteak

herri boterea edozein indar ilun baino indartsuagoa dela erakutsi du. Beraz, herri

boterearen argiari eutsi eta erasoen aurrean inoiz baino indar gehiagorekin erantzun

behar dugu.

 

Hala ere garbi dago beraien ereduaren eta erasoen aurrean tinko altxatzeaz gain gure

herri boterea praktikan jartzen ez goazen heinean ez dugula askatasunerantz benetako

pausurik emango. Beraiek beraien eredua indartzen ari badira, gu ez gara atzean

geratuko, gure alternatibak praktikan jartzeko prest gaude eta horretara goaz.

Betiko kaka guzti hau atzean utzi eta benetan gure buruen jabe izango gara!!

Iraultzaren trenarekin aurrera jarraitzeko konpremezua hartu dugu, nahiz eta bitartean

zakurrek zaunka egin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!