Zer da kirats hori?

Jada hemen dugu Maiatzak 1 langileon nazioarteko eguna, kalea aldarrikapenez betetzeko borroka eguna. Egun neoliberalismo basatiaren eraso bortitzak jasaten ari gara eta horregatik inoiz baino arrazoi gehiago dauzkagu kaleak astintzeko. Herri mugimenduarekin batera, gazte mugimenduko kideok ere kalera aterako gara. Ikasleok, gazteok, guztiak gara Langile Herria.

Gazteok lan esku merkea gara patronalarentzat, bere poltsikoak betetzeko beharrezko duen pieza sinple bat. Zapalduak eta esplotatuak gara. Beraien hezkuntzaz buruak bete eta peoi lanetan aritzera bideratzen gaituzte, merkatu kapitalistaren tresna bilakatuz.

Bizi prekariora kondenatzen gaituzte beraiek sabela angulaz betetzen duten bitartean. Gainera, Patronalaren mesedetan diharduten politikariak gure emantzipatzeko ezintasuna areagotzen dute. Izugarrizko segurtasun eza eduki eta baldintza mixerableetan bizi arren, pribilegiatuak omen gara. Bizi ala biziraun, ordea?

Betiko kakan gaude, ostia!!! Nahiz eta beraiek bide onetik goazela esan, ez dugu irentsiko. Bizi daitezela beraiek ustezko “paradisu” horretan. Gu bagoaz, eta ez dugu atzera pausorik ematea pentsatzen. Antolakuntzaz ekingo diogu borrokari, gutako bakoitzak bere eremutik hondar ale bat ipiniz lortuko baitugu aurrean dugun kakari bizkarra eman eta eredu berri baten aldeko apustua egitea. Langile Herria badoa!!!

Agur zerriak eta on egin!!!

 

            Anttoni Makarenko

                                                                                         Tolosako Ernaiko militantea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!