Aurtengo euskararen eguna, Euskaraldiaren bukaera izanda, berezia izan da guretzat. Gurean ere, Euskaraldia 365 egun!!!

Galtzaundiko kide den Imanol Artola gonbidatu dugu irratsaiora eta berak azaldu dizkigu helduek egin duten ariketaz hainbat datu. Horrez gain, taloak, karaokeak, dantzak, jolasak eta emanaldiak izan ditugu,  eta, nola ez, gure maskota Manttoren urtebetetzea ospatu dugu!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!