Euskal Mitologia ardatz, festa giro ederra

Ikasturte bukaerako eskolako festa ospatu genuen larunbatean Samaniegon. Ez zen dantzarako eta kanturako umorerik falta.

Euskal mitologian oinarrituta, ikasleen emanaldia egin ondoren, bazkaria izan genuen. 300 lagun baino gehiago elkartu ginen Uzturpe pilotalekuan. Ondoren Hegan taldearen emanaldia izan zen. Ikasleek, bestalde, egun osoan zehar, puzgarriak eta mahai jolasak izan zituzten jostagarri.

Festari amaiera emateko Kalean Txarangaren kantu hotsez pozik jaitsi ginen eskolatik herri erdira, kalejiran.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!