Ostiralean aurkezpena Ibarran!

Urte berriarekin batera, Lurtaroko kideok gure proposamena aurkezten jarraituko dugu eskualdeko herrietan.

Datorren ostiralean, hilaren 14an, Ibarran egingo dugu aurkezpena; 18:00etan izango da udaletxe ondoko estalpean.

Zatoz, zure iritzia entzuteko irrikan gaude-eta!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!