2009an eratu zen Alegiako Intxurre, Altzoko Elordi eta Ikaztegietako Herrigintza Pelota Elkarteak batu zirenean. Alegia, Altzo eta Ikaztegietako Udalen laguntza jasotzen du. Mutil eta neskak ari dira bertan, eskuz eta palaz Arduraduna: Jose Luis Zabala. Tlf: 629409838. Monitoreak: Iñaki Artola, Unai Altuna eta Jexux Murua.

Intxurreko pilotariak Udaberri Txapelketako lau finaletan

2015 eka 25

Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatzen duen Udaberri Sariko (4 t´erdian, buruz buru) lau finaletan izango dira Intxurreko pilotariak gaur eta bihar.
Arruti-Zubeldia Udaberri sariaren bila

2015 mar 25

Ostiralean, arratsaldeko 19:00etan hasiko den jaialdian, Yeray Arruti adunarrak eta Ander Zubeldia altzotarrak kadete lehen mailako Udaberri sariko finala jokatuko dute Alegiako Elorri frontoian.
Udaberri Txapelketako Finala Alegian

2015 mar 18

Eñaut Larrea ikaztegietarrak eta Amaiur Alberdi berrobiarrak Udaberri Txapelketako finala jokatuko dute (Nagusiak, 3. maila) Maia-Pagadizabal hondarribiarren aurka, ostiralean, Alegiako Elorri fronto…
Naroa Olano eta Sara Agirre EHko finalean

2015 mar 06

Naroa Olano eta Sara Agirre altzotarrek Euskal Herriko Ligako finala jokatuko dute bihar Sestaon, paletan, kadete mailan. Partida goizeko hamaika eta erdietan hasiko da.
Irazustabarrena eta Petitek ezin

2015 ots 28

Jokoa batu beharra zaukaten Zubizarreta eta Erauskini irabazteko, eta ez zuten egin. Soroa Txapelketako finala jokatzeko aukera hortik eta aurkariek batutako jokotik egin die iges.
Aratz Irazustabarrena bihar Soroa Txapelketan

2015 ots 27

Salaberri eskuetatik ondo ez dagoela-eta, Aratz Irazustabarrena alegiarrak jokatuko du bihar Petiterekin Zubizarreta eta Erauskin berrobiarraren aurka Migel Soroa Txapelketako lehen semifinala.
Bihar amaituko da XIII. Gabonetako Topaketa

2014 abe 29

Alegiako Elorri frontoian egingo da amiera ekitaldia, bihar, abenduak 30, arratsaldeko 4etan hasita. Bost pilota partidu jokatuko dira lehenik eta, bukatzeko, sari banaketa eta merienda.