Bihar, ostirala, jokatuko dira VII. Alegiako Festetako Txapelketako bigarren finalerdiak. Jubeniletan, Zubeldia-Aizpitarte altzotarrak Iriarte azpeitiarra eta Jauregi tolosarra lehiatuko dira; nagusietan, Urbieta-Aizpuru asteasuarrek, Arrieta hernaniarra eta Telletxea albizturtarra izango dituzte aurrean.

Iker Arandia alegiarra eta Elizegi asteasuarra izango dituzte finalean zain jubenilek,  22-13 irabazi zieten-eta Oiarbide herritarrari eta Zubeldia amezketarrari hilaren 16ko pilota jaialdian. Nagusietako irabazleek, berriz, Peru Labaka zizurkidarra eta Santxez astigarrarragarra izango dituzte aurrez aurre uztailaren 15ean jokatuko diren finaletan, 22-12 irabazi baitzieten Eneko Labaka albizturtarrari eta Aratz Irazustabarrena alegiarrari.

Jailadia 22:00etan hasiko da eta bi partida oso lehiatu ikustean espero da. Ez da faboriti garbirik ikusten bi partidetan. Pilotariak ezagututa, argi dagoena, kalitate oneko partidak izango direla da. Pilotazaleak ostiralean Alegan du hitzordua, Elorri frontoian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!