Globalizazioari "esker" mundua ezagutzen

Erabiltzailearen aurpegia Igone Saldias 2015ko mar. 8a, 12:33

Bai, hala da, kakotxen artean jarri dut esker hitza. Bidaiatzea, tokialdatzea, mugitzea… hain erraza bihurtu den mundu honetan, ni «esker» hitz horren barruan sartzen naiz. Nonahi, mugi naiteke eta noski, dudan zorte horretaz esker onez aprobetxatzen naiz. Hau al da ordea errealitatea? Globalizazioari guztiok «esker» hori zor al diogu? Zoritxarrez ez!

Nire gustu eta borondatezko lekualdatzeak, beste batzuentzat derrigortutako migrazioak dira eta horren inguruan ere ezin geratu isilik. Beraiengan, globalizazioak, beste eragin bat izan du eta merezi duen hausnarketa eta protagonismoa eman behar genioke.

Goseteak, baso-soiltzeak, basamortutzeak, errekurtso naturalen lapurretak, enpresa trasnazionalen eraginak, gure elikagai sistemaren ereduak, kontsumismo ase-ezinak… Globalizazioak ekarri duen merkataritza sistemak orokorrean, ontasun gutxi eta injustizia asko dakartzan mundu honetan, noiz hasi behar ote dugu gaia errotik heltzen? Politikan ezkertiar zein eskuin izan, sistema berean «partxeak» jartzeak ez du ezer konpontzen. Einsteinek esan zuen arazoak ezin direla konpondu arazoa sortu duen egitura edo eredu bera aldatzen ez den bitartean. Gaur egun gu horretan gabiltza, norabidea aldatzen dugu, ezker batzuetan, eskuin bestetan, baina kasu gehienetan arazoa sortzen duen sistemak (garapen ez sostengarri etengabeak) bere horretan darrai. Bitartean, gizarte honetan horrelaxe jarraituko dugu, immigratzen dutenei oraindik eta zailtasun handiagoak ezarriz, gure lekualdatzeak hain ondo eta arrakastatsu ikusten ditugun denbora berean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!