Zerbait gustatzen ez bazaizu, alda ezazu!!

Erabiltzailearen aurpegia Igone Saldias 2015ko urt. 25a, 12:56

Betidanik gustatu zait esaldi hau eta ahal den neurrian nire bizitzan aplikatzen saiatzen naiz. Zerbaitekin eroso sentitzen ez banaiz, zergatia bilatzen saiatu, aztertu eta hori sorrarazi duen oinarria aldatzen dut.

Baina, zergatik mugatu esaldi hau gure bizitzaren ongizateari soilik? Mundu mailan dauden arazoen artean gustura ez bagaude zergatik konformatu? Nire bizitza aldatzeak adina merezi behar lukeela deritzot, koherentziaz jokatuko bagenu behintzat.

Kultura, politika, justizia, ekologia… hainbat eta hainbat protesta hauen inguruan, baina zenbat muga eta alferkeria geuregan arazo horiei aurre egiteko. Askotan pentsatzen dugu goragoko arazoak direla eta guk ez dugula ezer egiterik, botoa eman besterik. Ez dugu ordea oso urrutira joan behar, hortxe baititugu udalak geure esku aldaketekin hasi ahal izateko. Badirudi, azken urteetan, goragotik dauden beste administrazio publikoen gestio soila egiteaz besterik ez direla arduratu asko. Ezin ahaztu ordea, udalen izaera sortzailea dela eta herri bakoitzak helburu eta behar desberdinak dituela. Ikusi besterik ez dago Orendain bezalako udal txiki batek, «Guztion onerako ekonomia» bultzatuz emandako pausua. Hau bezalako hainbat adibide daude, txikitasunetik handitasun itzela erakusten dutenak. Horretan datza etorkizunak, kontziente izaten eraldaketak, ongizate erreala, askatasuna, ingurugiro egokia… GURE ESKU DAUDELA eta horri ekin behar diogula guztion artean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!