ESTIMULAZIO GOIZTIARRA Emailea: Nuria Sanchez Povedano. Informazioa zabaltzeko http://www.nuria-sanchez.es/) Norentzat: gai honetan interesa duen hezkuntza arloko profesional eta ikasleentzat (Magisteritza, Psikologia, Pedagogia…) irekia. Egunak: • Bisita: urtarrilak 19 (9:30-12:30) • Formazioa: urtarrilak 19 (17:15-20:00) eta urtarrilak 20 (9.00-13.30 eta 15.00-19.30) Prezioa:  Bisita: 25€  Formazioa: 75 € Izena emateko, www.herrikide.eus -en sartu Kontua: ES03 0075 4631 91 0600329764 Asuntoa: izen-abizenak jarri. Izen emateko azken eguna urtarrilaren 17a izango da (plaza mugatuak)

AMETSA ERAIKITZEN

 Hezkuntza arloko profesional eta ikasle estimagarriak,

 HERRIKIDE Ikastetxeko proiektu pedagogikoa Askotariko Adimenak izeneko paradigman oinarritzen da. Gure helburua pertsona autonomoak (erabakiak hartzen dakitenak, erresilienteak, giza abilezia egokiak dituztenak…), konprometituak (euren buruarekin, gizartearekin, naturarekin,…) eta sortzaileak (gaur egun eta etorkizunean sortuko zaizkien egoerei erantzun berriak emateko gai direnak…) heztea da.  Proiektu berritzaile honen oinarrietako bat 0-6 urte arteko Estimulazio Goiztiarra dugu.

Ildo horretatik abiatuta, orain hiru urte eskolan egiten dugunari familian jarraipena eman nahian HEZI (Estimulazio Zentro Integrala) ere sortu genuen. Gure ustetan, oso garrantzitsua da familiekiko elkarlana haurraren garapen osoa lortu ahal izateko. Horretarako, behar diren formazioak, estrategiak… familiekin konpartitzen saiatzen gara. Aurtengoan eskaintza hau Herrikidekoak ez diren pertsonei ere zabaltzea erabaki dugu.

Urtarrilean, guraso eta gai honekiko interesa izan lezakeen edozein profesionalentzat, gure ikasltetxean bertan izango dugu Nuria Sanchez (Bartzelonako Montserrat ikastetxeko psikologa eta oientatzailea). Aukera paregabea dugu “Estimulazio Goiztiarrean” aditu entzutetsua den pertsonaren ahotik, zuzenean, dakien guztia entzunez ikasi eta gozatzeko.

Formazioaz gain, gure proiektuaren berri zuzenean izan nahi duenak bisita ere egin dezake egun horretan bertan goizez.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!