Hirukide Ikastetxea XIV. Gipuzkoako Berriztapen Jardunaldietan

Gipuzkoako Berritzeguneek antolatuta, maiatzaren 14 eta 15ean, EHUko I. M. Barriola eraikinean Hezkuntza Berriztapen Proiektuei buruzko Jardunaldiak izan ditugu.

Hezkuntza alorrean urteroko zita garrantzitsua izaten da. Aurtengoa XIV. edizioa jada. Jardunaldien izenburua esanguratsua: Lan Kooperatiboa eta Gaitasunen Garapena.

HIRUKIDE Ikastetxeak aurten ere jardunaldietan parte hartzeko gonbidapena jaso du eta bertan izan gara bi saiotan.

Maiatzaren 14an, goizez, Hezkidetza proiektuen aurkezpenak izan ziren eta horietako bat Hirukidekoa: "Hezkidetza: Berdintasunean hezi", Gipuzkoako Hezkidetza Proiekto Integral bakarra izanik aukeratua.

Primerako aurkezpena egin zuten Toya Huetek, Lierni Pereak eta Inge Arretxek. Bertan guraso eta ikastetxearen arteko elkarlanaren garrantzia azpimarratu zuten eta jendaurrean Maria Salsamendik, ikastetxeko ama eta genero berdintasunean aditua, ikastetxeko Hezkidetza proiektua gauzatzen emandako laguntza eskertu zuten. Bukaeran hainbat zorion agur jaso zituzten egindako azalpen eta lanagatik.

Arratsaldean, berriz, “Golden 5 programaren inplementazioaren pausoak eta ebidentziak ikastetxeetan” izeneko mahai ingurua antolatu dute eta HIRUKIDE ikastetxeko Txaro Etxeberriak hartu du parte beste ikastetxeetako eta Gipuzkoako Berritzeguneetako ordezkariekin batera.

HIRUKIDE Ikastetxeren bi parte hartze zuzen horiez gain, arratsaldean ere beste proiektu baten aurkezpenean aipatua izan da, Gorputzaldiak programarenean hain zuzen. HIRUKIDEk ikasturte honetan adimen emozionala, adimen kinestesikoa eta adimen musikala lotzen dituen proiektu batean parte hartu du Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako lehen zikloko eta Lehen Hezkuntzako hezkuntza premia bereziko ikasle guztiekin, oso ondo baloratu dutelarik ekimena.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!