Bertso afaria martxoaren 13an

Hirukidek, aurten ere, BERTSO-AFARIA antolatu du Angel Mari Peñagarikano, Bixente Gorostidi eta Unai Muñoa bertsolariekin. Gainera, Twin Melody bikote abeslaria ere arituko da bertan.

Martxoaren 13an izango da Lizardi Elkartean, 21:00etan. Txartelak Hirukideko idazkaritzetan dira salgai, martxoaren 10era arte (toki mugatua). 25 euroko kostua izango dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!