Giza Eskubideen Astea Hirukiden

Hirukide ikastetxeak Giza Eskubideen astea antolatu du, "ikasleak mundu berri baten alde lan egiteko grina eta beharra sentitzeko oinarriak ezartzeko asmoz". Bertan ikasleentzat zuzendutako ekintzaz gain, Hezitzaileentzat topaketa bat eta herritarrentzat mahai-inguru eta hitzaldi bat antolatu ditu. Aurtengo gai nagusia "Berradiskidetzea" da, eta horren harira publikoak diren hiru ekintza antolatu ditu:

  • Hezkuntzan dabiltzenentzat: Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroak antolatutako topaketa. Urtarrilaren 26an, 17:30etatik aurrera, San Frantziskoko egoitzan. Bertan, Maria Jose Lera (Sevillako Unibertsitatea), Xurdana Imatz (Bakeola), Aitziber Aranburu (Balmasedako Zubi Zaharra Ikastola) eta Txaro Etxeberria (Hirukide) izango dira.
  • Herritarrentzat mahai ingurua: "Kartzela. Bergizarteratzea ala zigorra?" Rafa Sainz de Rozas (Arartekoaren aholkularia) Mikel Mazkiaran (SOS arrazakeria) Martin Iriberri (Loiola etxea) Blanca Ester Iriarte (Jesusen alaba). Osteguna, urtarrilak 29, arratsaldeko 18:30ean, Tolosako Kultur Etxean.
  • Hitzaldia: "Berradiskidetzerako hezi" Juan Mari Uriarte (Donostiako gotzain ohia). Osteguna, otsailak 5, 18:30ean, TOPIC-en.

Ikasleekin, berriz, haurren eskubideak, gizakia eta natura, intererlijiotasuna, haur esklabutza, gizarte tolerantea eta berradiskidetzea jorratuko dituzte.

Horrez gain, haur masaje tailerra eskainiko du Blanca Jimenezek, ostiraletan, otsailaren 27ra bitarte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!