Poloniarrak eta Frantziarrak Hirukideko ikasleekin

Hirukidek hiru ikastetxerekin urtero egiten dituen elkartrukea abian da.

Hirukidek hiru ikastetxerekin urtero egiten dituen elkartrukea abian da. Aurten ikasle poloniarrak bi txandatan etorri dira; irailaren 24tik-29ra 25 ikasle eta 2 arduradun, eta urriaren 3tik 8ra, 11 ikasle eta 2 arduradun. Ikasle frantziarrak berriz gure artean daude jada, urriaren 11n iritsi ziren Tolosara eta 17rarte egongo dira gure artean. Gure gonbidatuek Tolosaz gain, Euskal Herriko hainbat toki ezagutuko dituzte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!