Nazioarteko Euskararen Eguna Hirukiden

Hirukide Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzan hainbat ekintza burutu genituen. Euskal ohiturak gal ez daitezen herri ohiturak landu genituen hainbat tailerretan. Bigarren Hezkuntzan, euskararen egoeraren inguruko bideo bat jarri genien ikasleei gero taldeetan bildu eta gogoeta egin zezaten. Ondoren, talde bakoitzeko bozeramaileak egindako hausnarketak ozenki azaldu zituen. Ekintza hau ikastetxeko gela guztietan burutu zen eta honela hausnarketa ezberdinak bildu genituen.

Hirukide Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzan ere hainbat ekintza burutu genituen. Euskal ohiturak gal ez daitezen herri ohiturak landu genituen hainbat tailerretan:

Haur Hezkuntza

  • Hirukideko haur eskolara joan ziren gure txikienak bertakoei abestu eta dantzatzera
  • Poxpoloren abestiak abestu

Lehen hezkuntza

1. zikloa

  • Txotxongilo Saioa
  • Ikasleen arteko aurkezpenak: Abestiak eta dantzak
  • Karaokea

2.zikloa

  • Euskal kantak karaokean abestuz
  • Adarra eta txalaparta jo
  • Euskal Dantza
  • Gure Euskararen sinboloa den Xabiltxoren Ikurriña tailerra

3.zikloa

  • Kike Amonarrizen bideoa ikusi eta gogoeta
  • Mihiluze jolasa
  • Bat-bateko antzerkiak

Bigarren Hezkuntzan, euskararen egoeraren inguruko bideo bat jarri genien ikasleei gero taldeetan bildu eta gogoeta egin zezaten. Ondoren, talde bakoitzeko bozeramaileak  egindako hausnarketak ozenki azaldu zituen. Ekintza hau ikastetxeko gela guztietan burutu zen eta honela hausnarketa ezberdinak bildu genituen. Hona hemen nagusienak:

  • Gaur egungo egoera:
  • Gure ikastetxean ez da asko egiten.
  • Gurasoek seme-alabei bakarrik egiten diete euskaraz, eta beraien artean ez dute egiten.
  • Euskara bultzatzeko:
  • Gure kirol taldeetan euskaraz egin.
  • Sare sozialetan euskara erabili.
  • Lehen hitza euskaraz.
  • Seme-alabei belaunaldiz belaunaldi euskara irakastea.
  • Euskararen aldeko ekitaldiak egin eta horietan parte hartu.
  • Telebista euskaraz ikusi.
  • Ez hitz egitea soilik euskararen eguna delako, egunero baizik.
  • Musika talde euskaldunak entzun.
  • Irratia euskaraz entzun.
  • Euskaraz irakurri.
  • Atzerritarrekin euskarari buruz hitz egin eta irakasten saiatu.
  • Euskal Herritik kanpora ere euskaraz.
  • Euskal festetan eta ospakizunetan parte hartu.
  • Hitz egiteko zailtasunak dituztenei lagundu.
  • Ezezagunei lehen hitza euskaraz.
  • Gure esku dago aukeratzea zein hizkuntzatan egin.
  • Euskarak ere badu lekua beste hizkuntzen artean.
  • Ez dago aitzakiarik: nahi izanez gero, egin daiteke.
  • Lehen baino gehiago egin arren, ez dugu utzikeriatan erori behar.

Hurrengo egunetan, gela bakoitzak hausnarketa multzo bat harturik mural bat egingo du  ikastetxeko korridoreak apaintzeko. Honela urte osoan zehar ikusgai izango ditugu euskararen egunean egindako hausnarketak.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!