Elkartrukea frantziarrekin

Laugarren urtez jarraian frantziarrei harrera egin diegu Hirukiden.

Azaroaren 16tik 22ra Hirukideko "Frantziako elkartrukeko" ikasleak Tolosan dira, eta iparraldean dagoen Lunevilleko 38 ikasle eta hiru arduradun hainbat irteera burutzen ari dira gure inguruetan. Ostatua, berriz, DBHko 4. mailako ikasleek eskaini diete eta astelehenean denak batera Beotibarren izan ziren, pilota partida ikusten. Horrez gain, ikasle frantsesek Donostiako Eureka museoa, Zumaiako flyscha, Ekainberri kobazuloak, Tolosa bera, Gernika eta Bilbo bisitatu dituzte. Bestalde, ikasle tolosarrak udaberrian joango dira Frantziara. 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!