Ez da sarrera hartu beharrik izango baina komenigarria izango da denbora nahikoarekin inguratzea zezen plazara.

Bertso saioa izango da igandean Tolosako zezen plazan, udako programazioaren baitan. Eguerdiko 12:00etan izango da saioa eta Sebastian Lizaso, Alaia Martin, Ane Labaka eta Unai Mendizabal zizurkildarra izango dira bertsotan. Iker Iriarte alegiarra berriz, gai jartzen.

Ez da sarrera hartu beharrik izango eta zezen plazako ateak ordubete lehenago zabalduko dira. Hori bai, 400 laguneko aforoa bete arte utziko zaio jendeari bertara sartzen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!