ataria.eus

Goirik jo ez arren, saio ona eta txukuna

Erabiltzailearen aurpegia   kultura

Sagardotegian 70 lagun bazkaltzen eta zalaparta eta txotx artean ospatu zen igande bazkalostean eskualdeko bertso-derbia. Etxeko taldea 26+ eta etxean bezala sentitu zen Am…ona.

Sagardotegiko menuak eta sagardoak emandako indarrarekin jendeari hasieran isiltzea kosta bazitzaion ere saio ona egitea lortu zuten Amaia Agirrek, Ander Goikoetxeak, Beñat Iguaranek, Iñigo Gorostarzuk, Adur Gorostidik eta Txomin Azpirozek Oier Urkolaren agindutara.

Txomin eta Beñat ikasleak zigortutako ikasleen paperean txukun jardun ziren Iparragirren, Beñat ikasle gaiztoa eta Txomin beldurtiagoa. Segidan izan ziren zortziko txikian Ander loak hartu duen aita eta Adur ipuina entzuten ari zen semea. Azkenean semeak amaren ohera joan behar izan zuen. Lehen atala amaitzeko Iñigo eta Amaiak tonu serioagoan ETAren armagabetzea ahalbideratu duten gizarte zibilekoen lekutik kantatu behar izan zuten.

Bigarren zatian puntu erantzunetan bikain errematatu zuten Iñigok jarraian jokatuko zen finalaz eta Aste Santuetako prozesioaz Anderrek. Batez ere, azken honen puntutako lanak txunditu zituen bertaratutakoak. Jarraian, bakarka, Beñatek Erramu Egunean ikusitako amonari jarraika, “baxo erdia hartu” zuen “batere pagatu gabe”. Arnas estu gehiago izan zuen Adurrek Korrika Amezketan pasatu ostean bere bidean Abaltzisketan gora eta gogoeta interesgarria utzi zuen, araroa ez ote den galdetuz “gure hizkuntzak bizirauteko/ korrika egin beharra”. Bigarren zatia amaitzeko Amaia eta Txomin puntutan jardun ziren librean, baina sei bertso gutxitxo geratuta besteren bat ere oparitu zioten entzuleari.

Amaitzeko taldeka Pello Zabala eta Oihana Iguaran pertsonaia ezkutuak asmatu behar izan zituzten eta segidan koplatan jardun Nerea Sagastumeren trikiti laguntzaz, taldeka. 26+ekoak 10.000€ tokatu eta zertan gastatu ez dakitela ibili ziren boletoak saltzera etorri zen ONCEko lagunari erreferentzia eginez. Aldiz, Am…onakoak saioa entzutera joan eta txotxean kopletan geratu zen hirukoa ziren.

Goirik jo ez arren, saio ona eta txukuna izan zen Zalbide sagardotegikoa. Azken emaitzea 18 eta 6, Am…onakoen alde eta beraz, datorren maiatzaren 13an Bergarako finalerdietan kantatzeko txartela eskuratu zuten. Zorionak!

Ikusi argazki guztiak handiago

Goirik jo ez arren, saio ona eta txukuna - 1

Goirik jo ez arren, saio ona eta txukuna - 2

Goirik jo ez arren, saio ona eta txukuna - 3

Goirik jo ez arren, saio ona eta txukuna - 4

Goirik jo ez arren, saio ona eta txukuna - 5

Goirik jo ez arren, saio ona eta txukuna - 6

Goirik jo ez arren, saio ona eta txukuna - 7

Goirik jo ez arren, saio ona eta txukuna - 8

Goirik jo ez arren, saio ona eta txukuna - 9

Goirik jo ez arren, saio ona eta txukuna - 10

Goirik jo ez arren, saio ona eta txukuna - 11

Goirik jo ez arren, saio ona eta txukuna - 12

Goirik jo ez arren, saio ona eta txukuna - 13

Goirik jo ez arren, saio ona eta txukuna - 14

Goirik jo ez arren, saio ona eta txukuna - 15

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa