EGILEA: HARITZ MUJIKA

Doinua: Nere gorputza dardarka daukat

«Zirkua eta ogia» ziren

garai bateko errenta

agintariak eduki zitzan

mila sekretu gordeta.

Gauzak batere aldatu diren

egin nahi det gogoeta.

Gaur teilatupe gehienek dute

azpian ogi pusketa,

ta agintean dagoenari

etzaio jartzen arreta:

gaur da Españako Buelta

bihar Erreala-Celta

etzi finala: Oinatz - Untoria

Pablo eta Zubieta.

Garai batean zirkua zena

orain kirola da eta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!