Hondakinetatik ernaldutako altxorra

Erabiltzailearen aurpegia Kerman Garralda Zubimendi 2023ko urr. 21a, 07:57
Ezkion joan den astean, kirikoketan, sagarrak txikitzen, Igartubeitiko Sagardo Astean.

Hondakinak kultur sareak sortzeko aitzakia proiektua aurkeztu du Zerainlab elkarteak. Ezkio-Itsasorekin, Leintz Gatzagarekin eta Bidania-Goiatzekin batera, hondakinetatik sortutako instalazio artistiko bat egingo dute Zerainen, elkarlanean. Hainbat aurkezpen egingo dituzte herriz herri, eta Bidania-Goiatzen azaroaren 18an egingo dute, larunbata, 10:00etan erabilera anitzeko gelan.

Hondakinak hitza ez du gustuko Mirari Errondosoro ekoizleak. Elikagaien soberakinetatik biomaterialak sortzen ditu, eta askotariko produktuak ekoizten ditu horrekin. Horregatik, nahiago du altxorra hitza erabiltzea. Bihartik aurrera, Ezkio-Itsasoko, Zeraingo, Leintz Gatzagako eta Bidania-Goiazko herritarrei erakutsiko die bere jakinduria, azaroaren 26an, Zeraingo kultur etxean, denek batera instalazio artistiko bat sor dezaten. Hondakinak kultur sareak sortzeko aitzakia izena jarri diote proiektu sortu berriari. Bost ikastaro emango ditu Errondosorok, hondakinekin eta naturan bilaturiko elementuekin artelanak egiteko eman beharreko pausoak azaltzeko. Ezkioko Igartubeiti baserrian izango da biharko lehen saioa.

Jarraitu irakurtzen Gipuzkoako Hitzaren webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!