Fraisoro eskolak, EZTIA DASTATZEKO ikastaroa antolatu du. Izen-ematea irekia dago

Erabiltzailearen aurpegia Fraisoro Eskola 2013ko aza. 14a, 12:29
Fraisoro eskolak, HAZI Korporazioa eta Gipuzkoako Erlezain Elkartearen laguntzarekin EZTIA DASTATZEA ikastaroa antolatu du.
Marcos Negrete adituak, eztia dastatu eta ezti motak eta ezti bakoitzaren ezaugarriak bereizten ikasteko ikastaro praktikoa emango du. Lekua: GOIZANE –Zaldibia Eguna: AZAROAK 16(larunbata) Ordutegia: 10:00-14:00 Ikastaroa egiteko, beharrezkoa izango dira honako pausu hauek ematea: 1º. Izena eman Fraisoro eskolan azaroaren 13a baino lehen 943 692166 telefonora deituz edo fpefraisoro@hazi.es helbidera email bat bidaliz. Gogoratu taldea mugatua dela (30 lagun) eta erlezain profesionalak preferentzia izango dutela. 2º. Onartua izan eta gero, Euskadiko Kutxako 3035-0450-19-4500000391 kontu korrontean matrikulako dirua (36€) sartu, kata inizialak eta zure bi abizenak kontzeptuan adieraziz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!