"Fracking-a: apustu arriskutsua" hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia Fraisoro Eskola 2013ko aza. 13a, 11:17
FRAISORO ESKOLAN, azaroak 13an, goizeko 11:45tan hitzaldi ireki bat antolatu dugu.

Azkenaldian hedabideetan asko aipatzen den gaia izanik eta naturaren kontserbazioarentzat
apustu arriskutsua dela pentsatzen dugulako, gaiari buruzko informazioa jaso eta zabaldu nahi dugu.
Hitzaldi hau, eskolako ikasleek antolatu dute bereziki, ingurumen-informazioa jasotzea helburu duen ikasgaian.
animatu zaitez !!!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!