Beharrezkoa da ikasle abertzaleaken eta ikasle sindikatuaren greba orokorrak babestea!

Erabiltzailearen aurpegia EH Sozialista 2014ko mar. 24a, 15:16
Martxoaren 26an eta 27an Denok kalera gure hezkuntza publikoaren defentsan! Hezkuntza publikoaren defentsan, eta aldi berean, PPren lege eta neurri atzerakoien aurka antolatzen ari garen borrokak ezin du geratu. Greben eta manifestazioen bitartez ikasle mugimenduak eskuinak bere politika aplikatzea atzeratzea lortu duen arren, hezkuntza pribilegio batean bilakatu nahi duten kapitalista eta atzerakoi horiek neurri basatiak inposatzen ari dira dagoeneko. Honen ondorioz, langileen seme-alaba askok ezin dute ikasten jarraitu. Tasa unibertsitarioen handitzea, beken murrizketa, euskararen eta ikasleen eskubide demokratikoen aurkako erasoa, gure hezkuntza kalitatea kaltetzen duen irakasle kopuruaren murrizketa eta hauen lan baldintzen okertzea, eta arazo eta oztopo mordo bat biltzen dituzten etabar luze bat. Honek helburu bat du: dirua dutenek bakarrik ikas dezatela!

Eskuin espainiarrak garatutako politika hau eskuin osora zabaltzen da. UPNk ikastolak eta bertako irakasleak (hauei terrorista deituz) erasotzen ditu, eta bitartean ikaragarri murrizten du ikastetxe publikoetarako aurrekontua. EAJk %10 murriztu du hezkuntzako aurrekontua aurreko urtearekin konparatuta, %20 dagoeneko 2009tik, eta bitartean lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta unibertsitate publikoaren pribatizazioa bultzatzen du.

Eskuina elkartzen ari da betiko berberei erasotzeko: langileei eta hauen seme-alabei eta sakrifizio handiekin eskuratu ziren eskubideei (hezkuntza publikoa, osasun publikoa...). Komunikabideetan banatuta daudenaren itxura eman nahi arren, oinarrizko gauzetan elkartuta daude. Hor daude EAJk PPri esker atera dituen aurrekontuak. Horregatik da hain garrantzitsua ezkerraren batasuna borrokan. Ikasle Abertzaleakek martxoaren 27ko greba deitu zuenean Euskal Herria Sozialistatik lehen unetik eman genion babesa, aurrerapausoa zelako ikasle mugimendua indartzeko Werten eta murrizketen aurka, eta kalitatezko hezkuntza publikoaren alde. Baina gainera, ondoren Ikasle Sindikatua-Sindicato de Estudiantes-ek 48 orduko greba deitu zuen estatu osoan martxoaren 26 eta 27rako (azken honek Ikasle Abertzaleakenarekin kointzidituz). Beste pauso garrantzitsu bat borrokari esker ahulduta dagoen ministroa paretaren kontra jartzeko. Eta bai, borroka bateratuari esker, gainera LOMCE garaitzeko, hezkuntza publikoa eta gure eskubideak defendatzeko helburu berbera dagoenean, posible da garaipenak lortzea Gamonaleko bizilagunek lortutako garaipenak erakutsi zuen moduan. Beren indarretan eta kaleko mugimenduan konfiantza izateari esker lortu zuten. Gure borroka ere irabazi daiteke!

 

Euskal Herriko ikasle guztiak grebara martxoaren 26 eta 27an!

Borroka batasuna PP, EAJ eta UPN garaitzeko!

 

HEZKUNTZA PUBLIKO EUSKALDUNA, DOAKOA, DEMOKRATIKOA, LAIKOA ETA KALITATEZKOA LANGILE KLASEAREN SEME-ALABENTZAT!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!