Ibaetako VI. Jardunaldi Marxistak

Erabiltzailearen aurpegia EH Sozialista 2014ko urt. 18a, 14:45
2 krediturekin konbalidagarriak (Kredituak nahi ez dituztenek parte har dezakete doan) Otsailaren 12tik apirilaren 30era asteazkenero (apirilak 16 eta 23 izan ezik) 15:30etan bideo emanaldia 17:30etan hitzaldia Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (0.6 gela)

 

Aurtengo jardunaldi marxistek Ibaetako ikasleentzat bi kredituren balioa izango dute. Hori horrela izateko 10 hitzaldi antolatu ditugu sozialismoaren oinarri teorikoak, oroimen historikoa eta egungo egoera lantzeko.

 

Krisi kapitalista, etengabeko murrizketak eta eskubide demokratikoen ezabatzea ikaragarrizko sarraskia eragiten ari dira gazteriaren eta langile klasearen eguneroko bizi baldintzetan. Zertarako? Oligarkia finantzieroaren eta enpresari handien poltsikoak aberasteko hezkuntza, osasuna, pentsioak eta oinarrizkoak diren zerbitzu sozialei lapurtutako diruarekin.

 

Kaleetan erantzuna ere handitzen ari da ordea, eta borroka horren esperientziak geroz eta argiago erakusten du milioika pertsonentzat mundu zabalean sistema kapitalistarekin errotik amaituko duen alternatiba iraultzaile bat ezinbestekoa dela. Jardunaldi hauek alternatiba hori lantzera doaz zuzenean: sozialismo iraultzailea.

 

Sozialismoaren ideiak, kapitalistek geroz eta gehiago kontrolatu nahi duten hezkuntza sistema honetatik kanpo geratzen dira, baina gizarte eredu hau irauli nahi dugunontzat erabat ezinbestekoa zaigu ideia hauek lantzea. Honela beraz, jardunaldi hauetan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizugu.

 

Kredituen aitorpena

Jardunaldi hauetan izena eman eta erregulartasunez azaltzen direnek Bertaratze Ziurtagiri bat jasotzeko eskubidea izango dute, 50 ordutan zifratua eta bi krediturekin balioztagarria izango dena graduko karrera guztietan. Hala ere, ate guztiak zabalik daude parte hartu nahi duten guztientzat (kredituak nahi ez dituztenentzat dohainik izango da).

 

Matrikula

Matrikularen prezioa 15 eurokoa da. Matrikulatzeko epea otsailaren 19 izango da. Ordainketa egiteko kontu zenbakia 3035 0156 83 1561023721 da, Euskadiko Kutxa (Caja Laboral). Ordainketa hau egiten duen orori Federiko Engels Fundazioko material sorta bat entregatuko zaio.

 

Programa

Hamar jardunaldi izango dira: otsailaren 12tik apirilaren 30era arte, asteazkenero (apirilaren 16 eta 23an ezik, Aste Santuko oporrengatik). Hauetako bakoitza 4 ordukoa izango da, 15:30etatik hasi eta 19:30ak arte, eta amaieran lan idatzi bat eskatuko zaie matrikulatuei, 10 ordutan baloraturikoa. Guztira beraz, jardunaldiak 50 ikastordutan geratuko lirateke, 2 krediturekin balioztagarriak izango liratekeenak graduko ikasleentzat.

Jardunaldi bakoitza bitan banatuko da eta azpian duzuen gaietako bat landuko da. 15:30etan bideo emanaldia izango da eta 17:30etan hitzaldia hasiko da. Aurtengo jardunaldi marxistetan landuko diren gaiak honakoak dira:

·     Errusiako iraultza (gazteleraz)

·     Errusiako iraultzaren gainbehera (gazteleraz)

·     Faxismoaren aurkako borroka (euskaraz)

·     Gerra zibila eta iraultza sozialista (gazteleraz)

·     Gerra zibila Euskal Herrian (euskaraz)

·     Marxismoa eta askapen nazionala (euskaraz)

·     Ikasle mugimendua (gazteleraz)

·     Marxismoa eta erreformismoa (euskaraz)

·     Politika iraultzailea instituzioetan. Villaverde del Rioko (Sevilla) Langile Gobernua (gazteleraz)

·     Langile mugimenduaren indarra eta kapitalismoaren aurkako borroka (euskaraz)

 

Informazioa

Euskal Herria Sozialista – Telefono zenbakia: 685 720 939

euskalherriasozialista@hotmail.com

www.euskalherriasozialista.net

 

Antolatzaileak

Euskal Herria Sozialista eta Federiko Engels Fundazioa

 

Laguntzailea

Ibaetako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultatea

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!