Partidak bueltan dira

Asteburu honetan hasiko dira berriro partiduak denbora luzez geldirik egon ondoren. Hala ere, ikusleak egotea ez da baimenduko oraindik.

Denbora luzez geldirik egon ostean iritsi da gure kadete, jubenil eta rejional mailako sei taldeentzako partiduak jolasten hasteko garaia. Ohorezko Jubenil taldeak atseden ihardunaldia izango duen arren asteburu honetan, tamalez, oraindik ikuslerik gabe jokatu beharko diren partidak izango dira gainontzeko taldeenak. Azpimarratzekoa da, era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiak baimendu bitartean gure infantil mailako bi taldeek, eta Futbol Eskolako neska-mutilek ezinezkoa izango dutela momentuz partiduetara itzultzea.

Jarraian Billabona FKE-ko kadete, jubenil eta errejional mailako taldeek astebukaera honetan zehar jolastuko dituzten partiduen kartelera:

Martxoak 13, larunbata

  • 1. Kadete mailan, Ordizia K.E. – Billabona F.K.E. Goizeko 11:00etan hasita, ordiziarren futbol zelaian.
  • 1. Regional mailan,  Billabona F.K.E – Irauli Bosteko K.K. Arratsaldeko 16:30ean Arratzainen.

Martxoak 14, igandea

  • Ohorezko kadete mailan, Billabona F.K.E. – Beasain K.E. 11:00etan Arratzainen.
  • 1. Jubenil mailan, Ostadar S.K.T. – Billabona F.K.E. partida goizeko 10:30ean, zelai lasartearrean.
  • Gure lehenengo taldeak, Rejional Preferente mailan, Beasain K.E. – Billabona F.K.E. arratsaldeko 16:00etan, Loinaz futbol zelaian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!