PARTIDU HUNKIGARRIAK IZANGO DITUGU ASTEBUKAERAN

AURREKO ASTEAN JUBENILAK ETA ASTE HONETAN BERRIZ KADETEAK IZANGO DUTE PARTIDU ERABAKIORRA

Aurreko asteko notizi onak ez du bere jarraipena izan aste honetan baiña jokoari jarraipena eman behar diogu eta oraingo honetan kadeteak dute protagonismoa nun irabazi ez gero igoera lortuko dute. Igandean jolastuko da , federazioak adostutako ordutegian, norgehiagoka talde honetako liderraren aurka. 12:30tan hasiko da Llintxaren aurka eta irabaztea dute helburu. Denboraldi hasierako helburua partidu batean jolastuko dute.

Jubenilak tramitezko partidua jolasten dute beasainen larunbatean eguerdiko 15:30tan eta bertan ez dute ezer jolasten zeren aurreneko postua lortua dute eta hori bai hurrengo astean duten finala irabazi nahi dute beraien entrenadorea izan den Manuri. Burumendiren aurka izango da eta zelaia zehazteko dago oraindik.

Ohorezko Infantilak larunbata arratsaldean jolastuko dute Añorgaren aurka eta 16:00tan hasiko da. Denboraldiko azken partidua izango da eta ez dago ezer jokoan baiña dedikatoria berezia izango da irabazi ez gero nun jokalariren batzuk azkeneko partidua jolastuko dute.

Infantilak berriz larunbata goizean jolastuko du arratzainen eta hauek ere azkeneko partidua jolastuko dute. Denboraldi bikaina lortu dute ere hauek eta oporrak bereziak dituzte bai jokalari eta entrenadoreak.

 

ZORTE ON TALDE GUZTIEI ETA BATEZ ERE KADETEI!!

 

AUPA BILLABONA!!!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!