ASTEBUKAERAKO EMAITZAK

Billabona FKE -ren astebukaera honetako emaitzak jarraian

Jubenil taldea larunbatean eibarrera jun zan Urkiren aurka jolastera eta emaitza txarra eduki zuten liderraren aurka. 3 eta 1ko emaitza izan zen .

Kadeteak berriz beste garaipen garrantzitsua lortu zuten goiko postuetan mantentzeko partidu estu batean Aurkariak donostiako taldea izan zen, kostkas.

Ohorezko infantilak garaipen garrantzitsua lortu zuten hernaniren aurka eta ezin izan dute goiko postuetan sartu eta kopa jolastuko dute otsailetik aurrera. 4 eta 1ko emaitza lortu zuten aurreneko fase on bat egin eta gero.

Infantilak berriz tolosaren aurka galdu zuten larunbatean 3 eta 0 ko emaitzarekin.

Astea ondo preparatu eta animo hurrengo emaitzakin

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!