Tokion gaude!

Erabiltzailearen aurpegia Bi Bala Taldea 2016ko mar. 17a, 15:54
Gaur afaltzen

Atzo goizeko 7:00etan Ataundik abiatu zen espedizioa. 24 ordu pasa ostean iritsi da Tokiora, baina hemen zortzi ordu gehiago dira eta, Shogo eta Txakorekin afari bikaina egin eta betekada jaisteko paseotxo bat eman ostean, biharko lehen kontzerturako prest gaude. 

Shimokitazawa auzoko Daisy Bar tabernan izango da lehen kontzertu hori eta atzetik beste lau etorriko dira jarraian. Talde eta jende ezberdin ugari ezagutzeko aukera izango dugu eta horrek ilusio berezia egiten digu.

Beraz, gaurkoa indarrak errekuperatzeko aprobetxatuko dugu eta bagoaz atseden hartzera. Kontatu eta erakutsiko dizkizuegu kontzertuetako ibiliak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!