Parte hartzea Berastegin

Mediku kontsulta zaharrarekin zer egin erabakitzeko unea iritsi da. Berastegiarrok eraikin honetan ZER nahi dugun bozkatzeko aukera izango dugu.

  • MEDIKU KONTSULTA ZAHARRAREKIN ZER?

Mediku kontsulta zaharrean zein proiektu garatu erabakitzeko apirilean hasi genuen parte-hartze prozesuari amaiera emango diogu, laster.

 

Apirilean hasi genituen saioak eta azaroaren 9an izan zuten jarraipena, herritarren aurrean bi proiektuak aurkezteko egin genuen batzar berezian. Hauek dira mahai gainean ditugun bi proiektuak: 

 

1) Berastegiko aterpetxea.

2) Gimnasioa eta ikastaro ezberdinak egiteko erabilera anitzeko gela.

 

  • PROIEKTUAK:

Mediku zaharraren eraikinak 309,84 metro karratuko azalera du bi solairutan banatuta. Hona hemen proiektu bakoitzaren ezaugarri nagusienak: 

 

1) BERASTEGIKO ATERPETXEA: 

 

  •   Ez da berastegiarrentzat zuzendutako zerbitzua izango. 
  •   Herriko eskaintza osatuko luke. 
  •   Berastegi ezagutarazteko aukera eskaintzen du.
  •   Lanpostu berriak sortuko luke zerbitzuak.
  •   Zeharkako lan sorrera: herriko lehen eta hirugarren sektorea indartzeko aukera eskainiko luke.
  •   28 pertsonentzako edukiera izango luke aterpetxeak.
  •   Kudeaketa eredu ezberdinak aztergai: Publikoa, pribatua edo mixtoa.
  •   Balizko erabiltzaileak: Norbanakoak, familiak, ikastetxeak, talde antolatuak, elkarteak...
  •   Beheko solairuan: 

Jantokia

komuna

almazena

igogailua

apartamentu egokitua 

portxea

  • lehen solairuan: 

Logelak (aukera ezberdinak kopuruari dagokionez)

komuna eta dutxak

igogailua

balkoiak

pasillua/sarrera

  • Atal ekonomikoa: mantenu gastuak eta erabiltzaileen sarrerak.
  • Proiektuaren gastua 300.000€ gutxi gora behera. Diru laguntza ezbedinetara aurkezteko aukera. 

2) GIMNASIOA ETA IKASTARO EZBERDINAK EGITEKO ERABILERA ANITZEKO GELA:

  • Berastegiarrei zuzendutako zerbitzua.
  • Herriko eskaintza osatuko luke.
  • Lanpostu berriak sortuko lituzke. 
  • Erabiltzaileentzat hilabeteko tarifa izango luke.   
  • Kudeaketa eredu publikoa.
  •   Balizko erabiltzaileak: Norbanakoak, ikastaroetako parte hartzaileak eta zerbitzu ezberdinen hartzaileak.
  •   Beheko solairuan: 

Sukalde gela

Erabilera anitzeko gela

Komuna

Igogailua

Biltegia

Zerbitzuak emateko gela

Sarrera

portxea

  • lehen solairuan: 

Bi gimnasio gela makina ezberdinekin

komuna

igogailua

balkoiak

pasillua/sarrera

  • Atal ekonomikoa: mantenimendu gastuak eta erabiltzaileen diru sarrerak.
  • Proiektuaren gastua 260.000€ gutxi gora behera. 

 

  • BOZKA: 

Prozesu honen azken pausoa bi proiektuetako bat bozkatzea izango da.

 

Herritarrek, postontzian jaso dituzue bozka emateko txartelak; etxebizitza bakoitzean erroldatuta zaudeten eta aurten 16 urte beteko dituzuenok izango duzue bozka emateko aukera.

 

Txartel bakoitzean ageri den zenbakiak datuen babeserako legea betetzen du. Ez da pertsona bakoitzari lotura egiten dion zenbakia, prozesu hau ondo ateratzea ziurtatzen digun zifra besterik ez da. Bakoitzak emandako bozka zein izan den ez digu jakinaraziko.

 

Azaroaren 19an hasi eta azaroaren 25era arte izango duzue bozka emateko aukera: udaletxean jarriko dugun kaxan edo udaletxeko karreapean dagoen buzoian (harrizko irekiera bat da).

 

Proiektuen inguruan informazioa jaso nahi izanez gero, jarri udal-gobernua osatzen dugunokin harremanetan.

 

Zuen parte-hartzea ezinbestekoa da!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!