Berastegiko XXI. argazki rally herrikoia

Urriaren 11tik 15era egingo den Argazki Rally-aren berri ematera gatozkizue. Aurten ere bi modalitate izango ditugu: analogikoa eta digitala

  • Izen-ematea: Urriaren 11n, osteguna, 20:00etan, udal-bulegoetan.
  • Iraupena: Ostegunetik (urriak 11) astelehenera (urriak 15).
  • Amaiera: Urriaren 15ean, astelehena, 20:00etan, udal bulegoetan.

 

Bete beharreko baldintzak modalitate analogikoan:

  • Materiala: 12 argazkiko karrete bana banatuko zaizue izen-emate egunean.
  • Gaia: Egun horretan bertan jakinaraziko da.
  • Eremua: Argazkiak Berastegiko mugen barruan atera beharko dira.
  • Aukeraketa: Ateratako argazkietatik 3 aukeratu beharko dira, urriaren 19an, ostirala, 20:00etan, udal bulegoetan.

 

Bete beharreko baldintzak modalitate digitalean:

  • Gaia: Izen-emate egunean bertan jakinaraziko da.
  • Eremua: Argazkiak Berastegiko mugen barruan atera beharko dira.
  • Baldintza: Argazkiak ezin izango dira manipulatu (photoshop, picassa…).
  • Aukeraketa: Aukeratutako 3 argazkiak usb batean ekarri beharko dira udaletxera, urriaren 15ean, astelehena, 20:00etan.

 

 

  • Saria: Aukeratutako argazki guztien artean epai-mahaiak modalitate bakoitzeko 3 onenak aukeratuko ditu eta saria izango dute.
  • Irabazleen izenak: Azaroaren 4an, Azoka Egunean, ezagutaraziko dira.
  • Argazkiak ikusgai izango dira www.berastegi.eus udalaren webgunean eta aparkaleku azpiko lokalean, Kultur Asteak iraun bitartean.

 

Animatu eta zatoz parte hartzera ! ! !

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!