Tolosako Sanjoanak 2020

Bertso saioa (Tolosa, 2020-06-21) (45'07'')-1

Iker Iriarte gai-jartzailearen eskertza eta aurkezpenaren ostean, bertsolarien agurrarekin ekin zaio saioari. Lehenik, laurak batera, gai baten inguruan: ''zein da bertsotan egin duzuen lekurik arraroena?'' Segidan, ofizioka ipini ditu Iriartek. ''Lizasok irakasleak denagatik kexatzen direla uste du. Labakak, ez''.

Martin eta Mendizabalentzat, berriz, honako hauxe: ''Galtzaundik dio 100 urtetan, lehen aldiz, euskara gehiago entzuten da Tolosan gaztelera baino''. Labakak urte asko daramatza futbolean eta zaharrena da. Beste hirurek erretiratzeko garaia dela iradoki behar diote. Lizasori gaia: zaintzan igaro du ia bizitza dena. Orain bera aurkitzen da zaintzaile beharrean. Martin eta Labaka: bertso saiora etorri dira eta itzalean eseri dira baina, orain, eguzkiak jotzen ditu. Honaino lehen bideoan ikus-entzun daitekeena.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!