Faboritoak irabazle Urruñan eta Iruran.

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2021ko aza. 21a, 18:48

Halsouet-Vila, Urruñan, eta Zabalegi-Mujika, Iruran. 

Larunbat goizean, Urruñako trinketan, Oxan Halsouetek eta Jakes Vilak 40-28 irabazi zieten Matxalen Mendizabal eta Gorka Huitziri. Urruñarrak ziren faborito,  baina  irurarrek partidari hasera bikaina eman zioten  eta 8-16 aurrea hartzea lortu zuten, eta urruñarrak urduri jartzea lortu zuten, baina atsefen bat eskatu ondoren, Oxan Halsouet asmatzen hasi zen, eta partida 40-28 irabaztea lortu zuen Urruñako bikoak. Partida ona jokatu zuten lau pilotariek, eta irurarrak, galdu arren, egindako jokoarekin gustura geratu ziren.
 
Arratsaldean, Ametsa trinketean ez zen ezustekorik izan inondik inora. Julen Zabalegik eta Markel Mujikak 40-3  nagusitasun osoz hartu zituzten mendean Hazparneko  Joan Larre eta Ellande Morvan. 
 
Atzoko emaitzekin, Mendizabal-Huitzi bikoari  finalerdietarako sailkapena, bi jardunaldi faltan,  garesti  jarri zaio. Litekeena da sailkapena Ametsako Isasa-Iturbe bikotearen kontrako partidan jokatzea. Zabalegi-Mujika bikoak,  berriz, sailkapen buruan jarraitzen du, Urruñako Halsouet-Vila bikoarekin berdinduta. Bi bikote hauek sailkapenaren lehen postua jokatuko dute elkarren kontra ligaxkako azken jardunadian. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!