Iparraldeko Ligako jardunaldi berri bat asteburu honetan.

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2021ko aza. 11a, 12:51

Iruran eta Oragarren(Orégue) jokatuko dute Ametsako pilotariek.

Ostiralean, 20:00etan, Ametsako Zabalegi-Mujika eta Mendizabal- Huitzi bikoen arteko  derbia izango dugu Ametsa trinketean.  Zabalegi-Mujika  bikoa da faboritoa, orain arte jokatutako   partida guztiak irabazi dituelako, baina Mendizabal-Huitzi bikoa irabaztera behartuta dago, bestela  finalerdietarako sailkapena zaildu egingo zaiolako.  
Larunbatean, 15:00etan, Oragarren (Orégue)(Nafarroa Beherea) bi partida jokatuko dituzte Ametsakoek,  Donapauleko Amikuze taldearen kontra.  
 
Lehen partida, Zabalegi-Mujika bikoak jokatuko du Amikuzeko  Arhie-Tartas bikoaren kontra.  Partida honetan ere  irurako bikoa da faborito, eta ezustekorik ezean, ez lukete arazorik izan behar partida  irabazteko. 
Ondoren,  Isasa-Iturbe bikoaren txanda izango da.  Hauek ere heuren maila ematen badute,  ez lukete arazorik izan behar partida irabazteko.   
 
Igandean, Gaztetxoen txanda izango da Ametsa trinketean. Goizeko 10:30ean emango zaio hasera jaialdiari, eta Ametsako, Maiza-Lopetegi; Murua-Aristi eta Larrañaga-Heras bikoek, Goizeko Izarra, Urruñarrak eta Noizbait taldeko pilotarien kontra arituko dira goiz osoan zehar. 
 
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!