Alegiko Gaztetxearen 27. urteurrena

Abenduaren 13an hainbat ekitaldi izango ditugu, Alegiko Gaztetxearen 27. urteurrenaren barruan.

14:00etan babarrun jatea izango da. Txartelak Iskiña, Hilario Berri eta gaztetxean daude salgai.

Ondoren bazkaria izango da eta iluntzean bertso-poteoa.

22:30ean kontzertuak Etxepare Rap eta Bi Bala taldeekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!