Aizkardirekin Pirinioetara irailaren 16an eta 17an

Izen emateak telefono honetara deituta egin behar dira, 649 71 71 82 iluntzeko 20:00etatik 22:00etara. Bestela, irailaren 12a baino lehen ordutegi berdinarekin gerturatu daiteke Aizkardiren egoitzara.

Larunbatean, irailaren 16an, 05:00etan aterako dira Olaederra kiroldegitik eta egun horretan bertan Gavarniera joan eta Tapou (3.151m) mendia igoko dute. Igandean, berriz, Casco de Marbore (3.011m) mendiaren gailurra egingo dute, Brecha de Rolandetik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!