Aizkardi mendi elkartearen irteera igandean iparraldera

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendi Elkartea 2017ko urt. 17a, 12:37

Igandean, urtarrilaren 22an, 07:00etan aterako dira Olaederra kiroldegitik. Bidarraitik abiatu eta Nafarroa eta Behe Nafarroaren mugan dauden Iparla, Lauordena eta Izpegi mendietara joango dira besteak beste.

Sei orduko iraupena eta 14 kilometroko luzera duen ibilbidea da. Izen emateak ostegun arte egin ahal izango dira Aizkardiko egoitzan edo iluntzetan 649 71 71 82 telefono zenbakira deituta, 20:00etatik 22:00etara

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!