GREENPEACEK Atez ateko bilketa, konposta, Udalak eta Zero Zabor mugimendua txalotu ditu

Gipuzkoako eta Nafarroako zenbait eskualdetan hondakinen gaikako bilketaren alde egindako apustua eta kudeaketa «eredugarritzat» jo ditu.

Besteak beste, atez ateko gaikako bilketan ari diren herriek lortu dituzten datuak nabarmendu ditu Greenpeacek, %70etik gora birziklatzea lortu baitute. Halaber, Zero Zabor mugimenduaren inguruan sortutako herri ekinbidea goraipatu du, besteak beste, Zubietako errauste planta geratzen lagundu duelako, eta alternatiba «iraunkorrak» sustatzen dituelako.

Horren kontrako aldean, berriz, Zabalgarbiren eredua azpimarratu du. Izan ere, errauste planta horrek «substantzia toxikoak» isurtzen dituela eta hondakin «arriskutsuak» sortzen dituela gogorarazi du. Haren eragina ingurumenak ez ezik herritarren osasunak ere nozitzen duela salatu du, eta gogora ekarri du diru publiko asko jasotzen duela. Esate baterako, 2012an 20 milioi euro eskuratu zuela azaldu du.

EAJk Atez Ateko bilketa sistemaren aurka egin duen kanpaina tamalgarritzat jo du Espainiako Greenpeaceko energia kanpainako arduradunak eta Atez ateko bilketa sistema dela etorkizuna adierazi du. (Berria egunkaritik ateratako testua)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!