Euskal Herriko Infantil mailan dotore

Asteburuan, martxoak 3 eta 4, Euskal Herriko Infantil mailako txapelketa ospatu zen Tolosako Usabal Kiroldegian

Tolosan izanda, taldeko 9 igerilariek gogotsu heldu zioten lehiaketari. Orokorrean maila oso politeko txapelketa izan zen eta eskualdekoak dotore lehiatzea lortu zuten.

Aurreko asteburuan Gipuzkoako txapelketako emaitzak hobetu zituzten guztiek eta erabat lehertu ez baziren ere, orain arte lan handia egin dutela erakutsi zuten, maila txukunean lehiatzea lortu baitzuten.

Eneko Garmendia Tolosarrak, libre estiloko 3 frogetan 3 urre eskuratzea lortu zuen, 200 libreko 1¨58 eta 100 libreko 53´8 denbora azpimarragarriekin. Eneko Garmendiaz gain, gizonezkoetan Jon Dorronsoro ere lehiatu zen, baina gaixorik jarri eta ezin izan zuen txapelketa amaitu.

Emakumezkoetan berriz, Olaia Urretabizkaiak bizkar estiloko frogetan bi zilar eskuratu zituen, eta Naroa Erbiti eta Iraia Otegik 100 estilo frogan zilar bana lortu zuten. Honetaz gain nesken 4x100 estilo erreleboa Espainiako gutxienekotik segundu batera geratu da eta beraz oraindik ere nesken taldea osatzen duten Joane Arzalluz, Leire Maritxalar, Irati Soto eta Maddi Matillarekin batera erronka polita dute aurretik.

Gazte hauek asteburu honetan berriro lehiatuko dira Gasteizen eta zintzilik geratu diren marka horiek lortzeko helburuarekin lanean jarraitzen dute gogor. Eneko Garmendiak berriz bi aste barru Pontevedran ospatuko den Espainiako txapelketan jarria du ilusio eta lan guztia.

Azkenik aipatu asteburu osoan zehar txapelketako antolakuntzan bolondres lanean aritu diren gurasoen ezinbesteko laguntza, hauek gabe ezingo luke gure taldeak horrelakorik aurrera atera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!