Nuria Sanchiz sarian, ederki

Asteburu honetan, Ekainak 4, Gasteizen jokatutako memorialean parte hartu dute eskualdeko igerilariak

Larunbatean, goiz eta arratsaldez Araban izan dira Tolosaldeako igerilariak. Bertan, 26 gaztek igeri egin dute eta Udako azken txanpan sartzen ari garen honetan denbora oso politak ikusteko aukera izan genuen. Bakoitzak bi frogatan parte hartu zuen eta honetaz gain gehienak 25 metroko sprin sarian parte hartu zuten. Orain arteko lanaren emaitzak jasotzen hasiak dira kirolariak eta ia gehienak euren denbora hoberenak egin zituzten larunbatean. Gipuzkoa, Euskadi eta Espaiñiako txapelketen atarian gehienak euren helburuak lortzeko bide ezin hobean daudela frogatu zuten eta entrenatzaileak ere oso pozik etxeratu ginen.

Oso pozik Enara Oyanluze eta Naiara Soto lortutako Euskal Herriko gutxienekoekin eta baita Paula Del Pozo, Claudia Herrero, Pablo Uranga , Zuriñe Del Pozo eta Kepa Oiartzun podiumera igo eta hainbat sari eskuratuta ere.

Gainera, kirolaz gain Estadioko instalazioak aprobetxatuaz eguerdi polita pasatzeko aukera izan genuen guztiok tranpolin haundiak edo belardi zabalak eta eguzkia gozatuz.

Datorren asteburu honetan berriz, eskualdeko eskolarteko nahiz federatu guztiek igeri egiteko aukera izango dute. Eskolartekoak Ordizian izango dira Udaberri Gaztea Sarian eta federatuak berriz Irunen izango dira San Marcial sarian. Gazteenentzat urteko azken zita izango da eta gainontzekoentzat berriz punttuan jartzeko aukera berri bat.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!