Eskolako gaztetxoak bikain!

Larunbatean jokatu zen Usabal kiroldegian lehenengi kirol zehaztasun jardunaldia

Larunbatean Tolosaldea I.K.T eskolako igel, amuarrain, izurde eta marrazoek kirol zehaztasun ligako lehen jardunaldia jokatu zuten Tolosako Usabal kiroldegian. Hauetaz gain Ordizia, Hernani, Buruntzaldea, Igartza eta Usurbilgo gaztetxoek ere parte hartu zuten. Urteko lehen lehiaketa zenez urduritasuna nabaritu bazen ere guzti guztiek bikain igeri egin zuten zalantzarik gabe.

Guztira etxeko 60 Igerilarik parte hartu zuten. Alebinak bizkar estiloan igeri egin zuten eta benjaminek bular eta bizkar edo estilo librean. Honetaz gain taldekako erreleboak ere jokatu ziren, 6x25 libre benjaminek eta 4x50 libre alebinek.

Ikasturtean zehar igerilekuan egiten duten lana erakutsiz estilo txukunean igeri egin zuten eta horretaz gain gogo eta jarrera ederra erakutsi zuten. Lehiaketa izan bazen ere kirolak bere dituen baloreak pixkanaka barneratzen ari direla ere erakutsi zuten haurrek, errespetuz, animatuaz, pazientziaz txanda itxaronez …

Bestalde aipagarria eta eskertzekoa da lehiaketa antolatzeko zuzendaritza batzordeak eta hainbat gurasok aurrez eta egunean bertan egindako lana, baita Tolosako udaletxe eta kiroldegiaren laguntza ezinbestekoa ere.

Zorionak guztioi!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!